Senatuko boto-txartela

Uztailaren 23an, Hauteskunde Orokorrak egingo dira.

Erabili sepia-koloreko boto-papera Senaturako.

Begiratu ondo, baliteke eta bi aldeetatik inprimatuta egotea.

Gurutze batez markatu gehienez ere hiru hautagai, baldin eta Penintsulan bozkatzen baduzu.

Bi hautagai bakarrik Kanaria Handian, Tenerifen, Mallorcan, Ceutan eta Melillan.

Eta bakarra gainerako irletan.

Ez idatzi eta ez egin besterik boto-paperean: tolestu eta sar ezazu sepia-koloreko gutun-azalean.

Hala bozkatzen da Senaturako.

Barne Arazoetarako Ministerioa.

Espainiako Gobernua.