1978ko Konstituzioak ezartzen du subiranotasun nazionala Espainiako herriak duela, eta hortik sortzen direla Estatuko botereak (legegilea, exekutiboa eta judiziala).
Gorte Nagusiek (Kongresua eta Senatua) botere legegilea dute; Gobernuak botere betearazlea ordezkatzen du, eta epaileek botere judiziala.
Gorte Nagusiei dagokie aurrekontuak onartzea, Gobernuaren jarduna kontrolatzea eta Konstituzioak esleitzen dizkien gainerako eskumenak.
Konstituzioa onartu zenetik, hamalau hauteskunde orokor egin dira: 1979an, 1982an, 1986an, 1989an, 1993an, 1996an, 2000n, 2004an, 2008an, 2011n, 2015ean, 2016an eta 2019ko apirilaren 28an eta azaroaren 10ean
Hauteskunde horien emaitza jakin nahi izanez gero, Barne Ministerioaren datu-basean kontsulta dezakezu
Gorte Nagusietarako hauteskundeetarako deialdia errege dekretu baten bidez egiten da, Gobernuko presidenteak proposatuta eta Ministroen Kontseiluak eztabaidatu ondoren.
Deialdia egiten duen errege dekretuan ezartzen dira hauteskundeak egiteko data, probintzia bakoitzari dagokion diputatu kopurua, hauteskunde kanpainaren iraupena, hautatutako ganberak eratzeko data eta hauteskunde prozesuari aplikatu beharreko araudia.
Bi ganberak eratze bilera batean bilduko dira, 2023ko abuztuaren 17an beranduenik.
Kongresu Hautetsiaren deialdiaren mugaeguna (hauteskundeak izan eta 25 egunera arte)