Hauteskunde-gastuetarako dirulaguntzak

2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretarako gastuetarako dirulaguntzak eguneratzeko agindua: Maiatzaren 30eko HFP/546/2023 (ekainaren 1eko 130. BOE)

Motak eta baldintzak:

Hauteskundeetako emaitzengatik

  • 21.167,64 euro aulki bakoitzeko (diputatua edo senataria).
  • 0,81 euro boto bakoitzeko, gutxienez diputatu hautetsi bat lortu bada.
  • 0,32 euro boto bakoitzeko, sentari-aulkia lortu duen hautagai bakoitzeko.

Hauteskundeetako propaganda-bidalketengatik

  • 0,23 euro diputatuen kongresurako eta senaturako zerrenda aurkeztu den hautesbarrutietako hautesle bakoitzeko.
  • zenbateko hori jasotzeko, hautagaitzak ganbera batean edo bestean parlamentuko taldea osatzeko behar adina diputatu, senatari edo boto lortu behar ditu.
  • Parlamentuko taldea bi ganbaretan lortuta ere, dirulaguntza behin baino ez da jasoko.