Hauteskunde-gastuetarako dirulaguntzen izapideak

%30 aurreratzea (5/1985 Lege Organikoa, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzkoa, 127 bis artikulua)

ESKAERA:

Hautagai-zerrendaren administratzaileek eskatuko dute apirilaren 20tik 22ra bitartean:

  • Probintziako Hauteskunde Batzordeari, hautagaitza probintzia bakarrean aurkezten bada.
  • Hauteskunde Batzorde Zentralari, hautagaitza probintzia batean baino gehiagotan aurkezten bada.

EMATEA:

Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak ekainaren 28tik aurrera jarriko du aurrerakina hautagai-zerrenden administratzaileen esku, baldin eta:

  • Hauteskunde-batzordeek entitate politikoetako administratzaileek egindako eskaerak Zuzendaritza Nagusi horri helarazi badizkiote.

  • Hauteskundeetarako kontu korrontea –Altxorreko eta Finantza Politikako Idazkaritza Nagusiaren Banku-kontua izendatzeko eta banku-kontuen baja jakinarazteko ereduaren bidez–, banku-kontuaren nazioarteko zenbakiaren hogeita lau digituak ziurtatzen dituena (IBAN kodea), Zuzendaritza Nagusi horri eman bazaio. Alderdi politikoa da kontuaren jabea eta aipatutako ereduan hartzekodun bezala agertu behar dena.

  • Hautagai-zerrendaren administratzailearen identifikazio-datuak Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiari eman bazaizkio eta, datu horiek Nortasun-datuak egiaztatzeko Sistemaren bidez kontsultatzeko baimena eman bazaio. Baimenaren ordez, nortasun-agiri nazionalaren fotokopia igor daiteke.

2019KO APIRILEAN AZKEN HAUTESKUNDE OROKORRETAKO GASTUETARAKO DIRU-LAGUNTZAK JASO ZITUZTEN ALDERDI, FEDERAZIO ETA KOALIZIOEI AURRERAKINA EMANGO ZAIE, BAI EMAITZENGATIK, BAI HAUTESKUNDE-PROPAGANDA BIDALTZEAGATIK. HAUTESLE-ELKARTEEK EZ DUTE AURRERAKIN HORI JASOTZEKO ESKUBIDERIK.


% 90 aurreratzea (5/1985 Lege Organikoa, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzkoa, 133.4 artikulua)

BETEKIZUNAK:

  • Diputatu edo Senatari hautetsiak lortzea.

  • Kontuen Auzitegiari hauteskunde orokorretako kanpainan egindako gastuen kontabilitatea aurkeztea, uztailaren 23tik 100 eta 125 egun artean (2023ko urriaren 31ren eta azaroaren 25aren bitartean). Kontabilitatea aurkeztu beharko da, bai formazio politikoak hautetsiren bat lortu badu, bai hautetsirik lortu ez, baina %30eko aurrerakina jaso badu.

  • %90eko aurrerakinaren %10eko bermea jartzea (banku-abala edo Gordailu-kutxako diru-gordailua). Bermea jarri dela frogatzeko, Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak hautagai-zerrendaren administratzaileari %90eko aurrerakinaren zenbatekoa jakinarazten dionetik, hilabeteko epea dago. %10 hori gordailatu ezik, diru-laguntzaren tramitazioan ehuneko hori kenduko da; beraz, halako kasuetan %81 ordainduko da.

  • Ez da aurrerakina emango baldin eta entitate politiko batean epaiz kondenatutako pertsonaren bat badago, nahiz eta epaia irmoa izan ez, era honetako delituak direla eta: asaldaketa, terrorismoa, Administrazio Publikoaren edo Estatuko erakundeen aurkakoak; baldin eta epai horrek zigor hauetako bat jarri badu: hautagai izateko eskubidea egikaritzeko gaitasungabetzea, gaitasungabetze absolutua edo berezia, edo aldi baterako enplegu edo kargu publikorik gabe uztea, zigor-legerian ezarritako terminoetan.


Likidazioa (5/1985 Lege Organikoa, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzkoa, 134.5 artikulua)

BETEKIZUNAK:

  • Kontuen Auzitegiak hauteskundeetako kontabilitateak ikuskatzen ditu eta, Gorte Nagusietako Kontuen Auzitegiarekiko Harremanetarako Batzorde Mistoari igortzen dio txostena.

  • Batzorde Misto horrek ebazpena ematen du eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

  • Estatuko Aldizkari Ofizialean Batzorde Mistoaren Ebazpena argitaratu ondoren, Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak entitate politikoei dagozkien zenbatekoen behin betiko ebazpenak ematen ditu.