Uztailaren 20ra arte luzatu da itsasontzietan destinatuta dauden militarrek posta bidez bozkatzeko daukaten epea, bidalketak 14:00ak baino lehenago gauzatzen badira Madrilgo postetxe nagusian (Cibeles-eko bulegoa)
Armadako ontzietan, merkataritza-ontzietan edo itsas zabaleko arrantza-ontzietan dagoen jendeak (Espainiako banderapean), hauteskundeen deialditik hauteskundeak egin arte ontziratuta egon behar duenak eta tarte horretan, herrialdeko portuak ukitu behar dituenak, honela erabili ahal izango du bere botoa emateko eskubidea:
Horretarako gaituko den irrati-telegrafiaren, posta elektronikoaren, faxaren edo beste edozein bideren bitartez, izena emanda duen Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzan ziurtagiria eskatu ahal izango du.
Mezuan datu hauek jasoko dira:
Interesdunaren izena eta bi abizenak.
Nortasun agiri nazionalaren zenbakia edo atzerritarren identifikazio-zenbakia.
Jaiotza-data, -probintzia eta -udalerria.
Hautesle-erroldan agertzen den bizilekua.
Pertsona ontziratuta dagoen ontziaren izena.
Itsasontzia zein portutara iristekoa den, data zehatzak adierazita.
Hauteskunde-dokumentazioa beste ontzi baten bitartez jaso badaiteke, irrati-mezuan, dokumentazioa bidali behar den armadorea, jasotzailea edo ontzia adierazi beharko da. Posta bidezko botoa eskatu ahal izateko, ontzietako irrati-telegrafia zerbitzuek Correoseko zerbitzuen eskuordetutako bulego izaera izango dute eta, eskuordetuko duten Komandanteak eta Kapitainak edo Ofizialak eskaera jasotzeko arduradunak izango dira.
Dagokion Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzak, interesdunaren izen-ematea egiaztatu ondoren, eskaera jasotzat hartuko du eta dokumentazio egokia portura bidaliko du edo, bestela, dagoeneko izendatutako armadore, jasotzaile edo ontziari bidaliko dio.
Interesdunak dokumentazio hori jasotzen duenean, posta ziurtatuaren eta urgentearen bitartez eta ontzia porturatuko den edozein portutik, hauteskunde-dokumentazioa bidaliko du, botoa ematea dagokion Hauteskunde-mahaira.
Herrialdetik kanpoko misioetan ari diren Indar Armatuetako pertsonek posta bidezko botoa emateko eskubidea erabiltzeko, Espainia eta bere aliatuen segurtasunarekin eta defentsarekin lotutako eragiketetan, Espainia parte den nazioarteko erakundeen esparruan, eta bakea, egonkortasuna eta segurtasuna mantentzen laguntzeko eta laguntza humanitarioari laguntzeko, deialdia argitaratzen den egunetik hauteskundeak izan arte, honakoa izango da prozedura:
Ontziko Komandanteak edo Unitateko Buruzagiak botoa emateko eskubidea erabili nahi duten pertsonen zerrenda igorriko dio Defentsa Ministerioko Langileen Zuzendari Nagusiari, Defentsako Estatu Nagusiko Buruaren eta Armaden Estatu Nagusiko Buruen bitartez.
Eskatzaile bakoitzaren datu hauek eman beharko dira:
Izena eta bi abizenak.
Nortasun agiri nazionalaren zenbakia.
Jaiotze-data, udalerria eta probintzia.
Hauteskunde erroldan agertzen den bizilekua.
Defentsa Ministerioko Langileen Zuzendari Nagusiak, dagokion aldizkari ofizialean deialdia argitaratzen den egunaz geroztik eta bozketa egunaren aurreko hamargarren eguna baino lehen, Hauteskunde Erroldaren Bulegoari zerrenda hau helaraziko dio eta honek egoki diren Probintzia Delegazioetara bidaliko du.
Dagokion Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintziako Delegazioak, interesatuaren izen-ematea egiaztatu ondoren, eskaera jasotzat hartuko du eta dokumentazio egokia Defentsa Ministerioko Langileen Zuzendaritza Nagusira bidaliko du, ahal bezain prozedura urgenteena erabiliz, hartzaileari helarazteko.
Hautesleak aurreko puntuak aipatzen duen dokumentazioa jasotzen duenean, botoa emateko eskubidea erabiliko du. Ontziko Komandantea edo Unitateko Buruzagia izango da bidaliko botoen arduraduna eta berak zainduko ditu, segurtasuna, zuzentasuna eta sekretua bermatuz, lurralde nazionaleko garraioaren arduradunak jaso arte. Defentsa Ministerioko Langileria Zuzendaritza Nagusiak Correos y Telégrafos estatu-sozietateari helaraziko dizkio jasotako botoak, hauteskundeak egin aurreko bigarren eguna baino lehen, eta hark premiaz igorriko dizkio dagokion hauteskunde-mahaiari.
Espetxeetan dauden pertsonek, botoa emateko eskubidea kendu ez dietenek, posta bidez ematen dute botoa, honako prozedura hau jarraituz:
Espetxe guztietan, posta bidezko botoa arautzen duten hauteskunde-arauak azalduko zaizkie espetxeratuei, eta bozketa-prozedura azaltzeko eta argitzeko informazio-saioak antolatuko dira.
Horretarako, Espetxe bakoitzeko Zuzendariak –edo honek eskuordetzen duen pertsonak–, deialdia argitaratzen den egunetik lehen hiru egunen barruan, Estatu Mailako Correos-en eta Telegrafoen Elkarteari honakoa eskatuko dio: egun batean, zerbitzu honetako langile bat Espetxera joatea, posta bidezko botoa emateko ziurtagiri-eskaeren inprimakiekin, beharrezkoa izanez gero, botoa emateko eskubidea erabili nahi duten presoek bertan bete ditzaten.
Presoren batek NANik ez badu, nahikoa izango da preso guztiek duten Barneko Identifikazio Dokumentua izatea, baldin eta bertan titularraren argazkia agertzen bada.
Hauteskunde Erroldaren Bulegoak presoa dagoen Espetxera behar beste gutun-azal eta boto-paper bidali beharko ditu, eta Correoseko langileak berak emango dizkio hautesleari.
Hautesleak egoki den boto-papera aukeratu, gutun-azalean sartuko (edo boto zuria eman nahi badu, ez du boto-paperik sartuko) eta hau beste gutun-azal batean sartuko du, zeina dagokion Hauteskunde-mahaira zuzenduko den.
Correoseko langileak gutun-azal hauek dagozkien Hauteskunde-mahaira helaraziko ditu bozketa