GARRANTZITSUA: Botoa emateko identifikazio pertsonala
JEC 5/2023 Instrukzioa (2023ko ekainaren 9ko BOE) (Leiho berri bat ireki egingo da)
Norberak entregartu behar du Correos-eko bulegoetan.
Botoa emango duen hautesleak pertsonalki entregatu beharko du, bozkatzeko dokumentazioa, nortasun agiria, pasaportea edo beste identifikazio-dokumentu batekin identifikatuta.
Baimena hautesleak ezin duenean entrega pertsonalki egin.
Kasu horretan, boto-emaileak sinatuta dagoen baimena eman beharko dute, entrega beste pertsona batek egin dezan bere izenean. Horrez gain, bere nortasun agiri nazionalaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten fotokopia beharko ditu.
Eskaera elektronikoa(Leiho berri bat ireki egingo da)
Posta bidezko boto elektronikoaren eskaera aurkezteko, honako hau eskatuko dizute:
Ziurtagiri digitala(Leiho berri bat ireki egingo da) edo NAN elektronikoa(Leiho berri bat ireki egingo da) eta AutoFirma(Leiho berri bat ireki egingo da) (aplikazioa instalatuta edukitzea).
Chrome, Firefox edo Safari bertsio bat erabiltzea gomendatzen da AutoFirma-k zure sistema eragilearen arabera behar duena (ikus AutoFirma-rekin batera deskargatzen den instalazio-dokumentazioa).
Onartzen diren ziurtagiriak (Leiho berri bat ireki egingo da)
Aurrez aurreko eskaera:
Inprimakia deskargatzen (PDF): Castellano, Català, (Leiho berri bat ireki egingo da) Galego (Leiho berri bat ireki egingo da) , (Leiho berri bat ireki egingo da) Euskara (Leiho berri bat ireki egingo da) , Valencià (Leiho berri bat ireki egingo da)
Informazio-orria (PDF): Castellano, Català, (Leiho berri bat ireki egingo da) Galego (Leiho berri bat ireki egingo da) , (Leiho berri bat ireki egingo da) Euskara (Leiho berri bat ireki egingo da) , Valencià (Leiho berri bat ireki egingo da)
Correos-eko bulegoetan, bozkatzeko inprimakia eskatuz. Behar bezala beteta, pertsonalki entregatuko da Correos-eko edozein bulegotan nortasuna egiaztatuz sinadura egiaztatzeko horrela eskatzen duen bulegoan dagoen pertsonaren aurrean. NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuko da (izan ere titularraren argazkia eta sinadura baitute; ez da fotokopiarik onartuko).
Eskaerak egiteko epea maiatzaren 30etik uztailaren 13ra bitartean izango da.
Correos enpresako zerbitzuek eskaera-orri bete hori Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko dute. Bulego horrek dagokion oharra egingo du erroldako zerrendetan. Beraz, posta bidezko botoa eskatzen duenak, eskaera onartzen bazaio, JADA EZIN DU AURREZ-AURRE BOZKATU.
Jarraian, Hautesle Erroldaren Bulegoak, posta ziurtatuz, eskaera-inprimakian adierazitako helbidera gutun-azal bat bidaliko du, honako agiri hauek dituena:
Dokumentazio hori, era berean, eskatu duen pertsonak jaso beharko du, bere nortasuna egiaztatu eta gero. Bere helbidean ez balego, dagokion Correoseko bulegora joan beharko du dokumentazioa jasotzera.
Hautesleak bere boto-aukera hautatu beharko du:
Diputatuak aukeratzeko, aukeratutako hautagaitzari dagokion txartela sartuko du botoa emateko gutun-azal zurian.
Senatariak aukeratzeko, nahi dituen hautagaiak markatuko ditu zerrendan, boto-txartelean datozen jarraibideei jarraiki. Ondoren, boto-paper hori sepia koloreko gutun-azalean sartuko du.
Jarraian, hurrengoa sartuko du hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean:
Uztailaren 19ra arte daukazue (uztailaren 20ra arte luzatuko da), gutun-azal hau posta-bulegoan, identifikatu ondoren, entregatzeko.
Pertsonalki joaterik ez baduzu, NANaren, pasaportearen edo beste identifikazio agiri ofizial baten fotokopia batekin batera baimena eman beharko duzu.
Bidalketa hori doakoa da; izan ere, Barne Ministerioak ordainduko dizkio posta-operadoreari bidalketa horiek, hauteskunde-aurrekontuaren bidez.
Kontuan izan behar da ez dela beharrezkoa posta-bulegora zuzenean joatea bozketako gutun-azala ziurtatzera, baizik eta beste pertsona batek joan ahal izango duela zure izenean (Hauteskunde Batzorde Zentralaren erabakia, 1995eko maiatzaren 10ekoa).
Correoseko zerbitzuak bozketa-egunera arte gordeko du hauteskunde-mahaiei zuzendutako korrespondentzia guztia, eta goizeko bederatzietan helaraziko die mahai horiei. Era berean, egun horretan jasotzen dena helarazten jarraituko du, 20:00ak arte. Correoseko zerbitzuak jasotako dokumentazio guztiaren erregistroa eramango du, eta hauteskunde-batzordeen esku egongo da.
Bozketarako ezarritako eguneko 20:00ak eta gero jasotako gutun-azalak eskualdeko hauteskunde-batzordera bidaliko dira (eta suntsitu egingo dira).
Uztailaren 23an, 20:00etan, hauteskunde-mahaian azken pertsonak botoa eman ondoren, postaz bidalitako boto-paperak dituzten gutun-azalak sartuko dira dagokion hautetsontzian. Horretarako, urrats hauei jarraitzen zaie:
Uztailaren 23an, 20:00etan, hauteskunde-mahaian azken hautesleak botoa eman ondoren, postaz bidalitako boto-paperak dituzten gutun-azalak sartuko dira dagokion hautestontzian.
Horretarako, urrats hauek egin behar dira: