Behin bozketa amaitzen denean, Mahaietan zenbaketarekin hasten dira.
Botoak zenbatzeko, Lehendakariak, banan-banan, dagokion hautetsontziko gutun-azalak ateratzen ditu eta botoa jaso duen hautagaiaren/hautagaien izena altuan irakurtzen du. Lehendakariak, behin boto-papera irakurri ondoren, mahai-kideei, kontu-hartzaileei eta ahaldunei erakutsiko die.
Araudiak ezartzen duenaren arabera, lehenik, Diputatuen Kongresurako hauteskundeei dagokien zenbaketa egiten da, eta ondoren, Senaturako hauteskundeei dagokiena.
Zenbatzen amaitzean, egon daitezkeen zalantzak edota kexak konpontzen dira. Ondoren, Lehendakaritzak altuan emaitza adieraziko du eta honakoa zehaztuko du: hautesle erroldatuen kopurua, emandako errolda-ziurtagiri kopurua, boto-paper baliogabe kopurua, boto zuri kopurua eta hautagaitza eta hautagai bakoitzetik jasotako boto kopurua.
Mahaiak emaitzak publiko egiten ditu, zenbaketa-akta baten bitartez; Administrazioaren ordezkariari, eta hala eskatzen duten hautagaitza bakoitzaren ordezkariei, kontu-hartzaileei, ahaldunei eta hautagaiei kopia bat emango die.
Bai, ekitaldi publiko bat da eta. Hala ere, bertara joaten diren pertsonek ez dute ez ahots ez botorik, beraz, ezin dute erreklamaziorik edo kexarik egin, ezta prozesuaren garapena oztopatu ere.
Edozein pertsonak, boto-emailea izan ala ez, zenbaketa-ekitaldian egoteko eskubidea du, Mahaia dagoen lokalak ahalbidetzen badu. Ildo honetan, ez da ordena publikoa zaintzeko helburuz Lehendakariak plantea ditzakeen mugak baino gehiago egongo.
Hauteskunde-dokumentazioa hiru gutun-azaletan banatzen da:
Lehendakariak gutun-azalak itxi ondoren, mahai-kideek eta kontu-hartzaileek sinatu egingo dituzte, hegalak gurutzatuz.
Lehendakaria eta hala nahi duten mahai-kideak eta kontu-hartzaileak Mahaia kokatuta dagoen esparruko Lehen Auzialdiko edo Bakearen Epaitegiaren egoitzara joango dira berehala, lehenengo eta bigarren gutun-azalak entregatzeko. Indar Publikoak lagunduko die pertsona hauek leku batetik bestera joaten.
Epaileak dokumentazioa jasoko du eta dagokion agiria sinatuko du (Mahaiko dokumentazioaren artean egon behar da)
Gutxienez mahai-kideetako bat hauteskunde-lokalean geratu behar da, 3. gutun-azala entregatu arte. Correoseko zerbitzuak langile bat bidaliko du Hauteskunde-mahaira, gutun-azalaz arduratuko da eta dagokion agiria sinatuko du (hau ere Mahaiko dokumentazioaren artean egon behar da)
Hauteskunde-eguna amaitu ondoren hauteskunde-dokumentazioa entregatzera Auzialdiko edo Bakearen Epaitegiaren egoitzara joan behar duten Hauteskunde-mahaiak osatzen dituzten pertsonek lekualdaketa honek eragindako gastuak eskatu ahal izango dizkiote Gobernuaren Ordezkariari edo Ordezkariordetzari.
Correoseko langileari 3. gutun-azala entregatu ondoren, hauteskunde-lokalean geratu den mahai-kidearen zereginak amaitzen dira.