Mahaia osatzen duten pertsonak
Bilera hauteslekuan
Mahaia osatzen duten pertsonek eta ordezkoek goizeko 8etan hauteslekuan egon behar dute.
Azken horiek titularrik ordezkatu behar izan ez badute, mahaia eratu ondoren betebeharretatik salbuetsita geratzen dira eta hauteslekutik joan daitezke.
LEHENDAKARIA
1 BOKALA
2 BOKALA
ORDEZKOA
Zer gertatzen da pertsona titularrak eta ordezkoak bertaratzen ez badira?
Lehendakaria eta bere ordezkoa bertaratzen ez badira, lehenengo edo bigarren bokala izango da lehendakari eta haren postua beste ordezko batek bete beharko du.
Mahaia goizeko 10ak baino lehen osatu ezin bada, ez daudelako legeak eskatzen dituen 3 pertsonak, eskualdeko hauteskunde-batzordeari egoeraren berri eman beharko zaio
Zer gertatuko da orduan?
Eskualdeko hauteskunde-batzordeak beste bozketa baterako deia egingo du hurrengo bi egunetan. Deialdia hauteslekuaren atean jarriko da eta hauteskunde-batzordeak pertsona berriak izendatuko ditu mahaia osatzeko.
Mahaia osatzen duten pertsonek goizeko lehen ordutik lokalean egongo den Administrazioaren ordezkariari laguntza eskatu ahalko diote.
Hauteskunde-materiala egiaztatzea
Mahaia osatzen dutenek material hau dagoela egiaztatuko dute:
Argi eta garbi identifikatutako hautetsontziak. Horretarako, prozesuari dagokion gutun-azala itsatsiko zaie aurrealdean eta atzealdean. Itxita eta zigilatuta egon behar dira.
Zigilua hautsi edo hondatuz gero, hauteskunde-mahaiko lehendakariak beste hautetsontzirik lortu ezin badu, itxita geratzen dela bermatu beharko du eskura duen edozein bide erabilita.
Bozketa-kabina. Sarreraren eta mahaiaren artean.
Gutun-azalak eta boto-paperak. Nahikoa gutun-azal eta boto-paper egon behar dira hauteskunde-egun osoan zehar aurkezten diren hautagai guztientzat.
Mahaiari dagokion hautesle-erroldaren zerrenda.
Eraketa-, zenbaketa- eta bilkura-aktak.
Boto-emaileen zenbakitutako zerrenda. Bertan idatziko da pertsona bakoitzak zein prozesutan, bat edo gehiago izan, ematen duen botoa pertsona bakoitzak.
Eskatzen duten boto-emaileei entregatzeko bozketa-ziurtagiriak.
Mahaian jarduten diren artekarien izendapenen (ziurtagirien) kopia.
Mahaiko hautesle erroldan izena emanda dauden beste mahai batean artekari diren hautesleen izendapenen (ziurtagirien) kopia.
Gutun-azal eta horien entrega-agiri sorta.
Mahaiak elementu horietakoren bat falta badu, berehala jakinarazi beharko dio eskualdeko hauteskunde-batzordeari, falta dena bidal diezaion. Hauteslekuak bozketa egiteko baldintza egokiak betetzen dituela egiaztatzea
Mahaiak, aulkiak, argi egokia…
Artekarien ziurtagiriak jasotzea
Mahai bakoitzean, gehienez, hautagai-zerrenda bakoitzeko bi artekarik jardun dezakete.
Mahaiak artekari aitortzen dituela adieraziko zaie.
Mahaiaren eraketa-aktan jasoko da haien izena.
Izendapenak itzuliko zaizkie.
Hauteskunde-mahaia eratzeko akta egitea
Bakarra da egiten diren hauteskunde guztietarako.
Hautagaien ordezkariek, ahaldunek eta artekariek eska dezakete kopia bat.
Hautagai-zerrenda bakoitzeko kopia bakarra eman behar da.
Lehendakariak bozketa hasi dela iragarriko du honako hitz hauek esanez: “boto-emanketa hasten da”.
Hautesleak banan-banan hurbilduko dira mahaira.
Mahai-kideek eta kontu-hartzaileek beren identitatea egiaztatuko dute, NAN, pasaportea edo gida-baimenaren bitartez. Dokumentu horiek onartu egingo dira iraungita badaude ere, baina jatorrizkoak izan behar dute, inoiz ezin dira fotokopiak izan.
Hautesleak bozketarako gutun-azal itxia emango dio hauteskunde-mahaiko lehendakariari eta hark, inoiz ezkutatu gabe eta jendaurrean, ozen esango du boto-emailearen izena eta, segidan, “botoa ematen du”. Ondoren, hautesleari itzuliko dio eta hark hautetsontzian sartuko du.
Zer gertatzen da hauteslea errolda-zerrendan ez badago?
Mahaian bozkatu ahal izango du, baldin eta:
Mahaian artekari gisa izena emanda dauden artekariak badira, betiere barruti horretan izena emanda badaude.
Agiri hauetakoren bat aurkezten badu: Boto-emaileak mahaiaren erroldan inskribatuta egoteko duen eskubidea aitortzen duen epai judiziala. Errolda-ziurtagiri berezia, Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzak emana, mahaian botoa emateko eskubidea gauzatzeko gaitzen duena.
Pertsona batek posta bidezko botoa eskatu badu, ezin izango du mahaian aurrez aurre bozkatu (bere izenaren ondoan “C” letra agertuko da erroldako zerrendan edo “posta bidezko botoa eskatu duten mahaiko hautesleen zerrenda” batean agertuko da).
Boto-emaileen idatzoharra boto-emaileen zerrenda zenbakituan, botoa eman duten hurrenkeran jarritako izen-abizenekin. Bozketa eten edo bertan behera utz daiteke:
Bozketa ordubete baino gutxiago etetea:
Eten egin behar da mahaiak hautagai-zerrendaren baten boto-paperak falta direla ikusi eta falta hori ezin denean hautagai-zerrenda horretako artekariek edo ahaldunek emandako paperekin osatu.
Kasu horretan, hauteskunde-mahaiko lehendakariak telefonoz jakinaraziko dio eskualdeko hauteskunde-batzordeari eta horrek berehala emango dizkio boto-paper berriak.
Etenaldiak ezin du ordubete baino gehiago iraun eta etenda egon den bezainbeste denbora luzatuko da bozketa.
Bozketa ordubetetik gora etetea:
Bozketa bertan behera utz daiteke ordubetetik gora eten izanagatik edo botazioa aurrera eramatea ezinezko egiten duen edozein arrazoirengatik.
Lehendakaritzak, bozketa bertan behera uzteko erabakia hartu aurretik, mahaia osatzen duten pertsona guztien iritzia jaso behar du eta, egoerak ahalbidetzen badu, eskualdeko hauteskunde-batzordeari kontsultatuko dio.
Arrazoitutako idazkia batean jasoko den bozketa bertan behera uzteko erabakiaren ondoren, hauteskunde-mahaiko lehendakariak ordura arte hautetsontzietan sartutako boto-paper guztiak suntsitzeko aginduko du, eta berehala bidaliko dio aipatutako idazkiaren kopia bat probintziako hauteskunde-batzordeari, eskura edo posta erregistratu bidez.
Hauteskunde-mahai batean bozketa bertan behera utzitakoan, eskualdeko hauteskunde-batzordeak mahai horretan hurrengo bi egunen barruan beste hauteskunde batzuk egiteko deia egingo du.
Lehendakaritzak ozen iragarriko du bozketa amaitu egingo dela. Segidan, postaz bidalitako boto-paperak sartuko ditu. Jarraian, mahaia osatzen duten pertsonek eta artekariek bozkatuko dute.
Bokalek eta artekariek boto-emaileen zerrenda zenbakitua sinatuko dute.
Zenbaketa
Hautetsontzia irekita, hauteskunde-mahaiko lehendakariak banan-banan aterako ditu gutun-azalak, ireki egingo ditu eta boto-paperak ozen irakurriko ditu.
Lehendakaritzak, behin boto-papera irakurri ondoren, bokalei, artekariei eta ahaldunei erakutsiko die.
Mahaiak egiaztatuko du gutun-azalen kopurua bat datorrela boto-emaileen zerrenda zenbakituan apuntatutako boto-emaileen kopuruarekin. Lehendakariak protestarik edo erreklamaziorik dagoen galdetuko du.
Bertaratutakoen aurrean boto-paperak suntsitzea, baina honako boto-paper hauek suntsitu gabe: Balioa ukatu zaienak. Haien inguruko erreklamazioren bat izan dutenak.
Suntsitzen ez diren boto-paperekin hau egin behar da: Mahaia osatzen duten pertsonek sinatu egingo dituzte. Bilkura-aktari erantsiko zaizkio (akta idatzi ondoren, boto-zenbaketa amaitzean). Hauteskunde-dokumentazioan gehituko dira (1. gutun-azalean) Bozketaren emaitzen iragarpena, honako datu hauek adierazita:
Erroldatutako hautesleak
Aurkeztutako errolda-ziurtagiriak eta, hala badagokio, epaien ziurtagiriak.
Boto-emaileen kopurua
Boto baliogabeen kopurua
Boto zurien kopurua
Hautagai-zerrenda bakoitzak lortutako boto-kopurua
Boto-zenbaketaren akta betetzea
Mahaiko lehendakariak, bokalek eta hautesle-zerrendetako artekariek sinatuko dituzte. Jatorrizkoa lokalaren sarreran jarriko da. Honako pertsona hauei kopiak ematea, hurrenkera honetan:
Lehenik eta behin administrazioaren ordezkariari.
Ondoren, hala eskatzen duten hautagaien ordezkariei, artekariei, ahaldunei edo hautagaiei.
Hautagai-zerrenda bakoitzeko aktaren kopia bakarra eman behar da.
Bilkura-akta
Mahaiko lehendakariak, bokalek eta hautagaien artekariek aktak sinatuko dituzte.
Hala eskatzen duten hautagaien ordezkariei, artekariei, ahaldunei edo hautagaiei kopiak emango zaizkie.
Hauteskunde-agiriak prestatzea eta entregatzea
Hauteskunde-dokumentazioa hiru gutun-azaletan banatzea
Mahaia eratzeko akta Bilkura-akta Bilkura-aktan aipatzen diren agiriak: Boto-emaileen zenbakitutako zerrenda Baliogabeak diren edo erreklamazioa izan duten boto-paperak Erabilitako hautesle-erroldaren zerrendak Aurkeztutako errolda-ziurtagiriak edota epai judizialak Artekarien ziurtagirien kopiak edo jatorrizko ziurtagiriak, kopiarik jaso ez bada. Posta bidezko botoaren gastuak itzultzeko eskaerak, halakorik balego
Mahaiaren eraketaren aktaren kopia Bilkura-aktaren kopia
Gutun-azalak itxi eta sinatu Mahaia osatzen duten pertsonek eta artekariek sinatu egingo dituzte, sinadurek azal-hegalak zeharkatzeko eran.
eta 2. gutun-azalak lehen auzialdiko edo bakearen epaitegian entregatu. Bokal batek eta nahi beste artekarik lagun diezaiokete. Segurtasun indar eta kidegoek lagunduko diete eta, beharrezkoa balitz, lekualdatzean lagunduko diete. Epaileak dagokion agiria sinatuko du (mahaiko dokumentazioaren artean egon behar da)
eta 2. gutun-azalak entregatu ostean, epaitegira joan diren mahia osatzen duten pertsonen zereginak amaitutzat emango dira.
gutun-azala entregatzea
Bokal batek lokalean egon behar du dagokion agiria (mahaiko dokumentazioaren artean egon behar du) sinatuko duen posta-zerbitzuari entregatu arte.