Bozkatu nahi dut, baina atzerrian egongo naiz aldi baterako hurrengo hauteskundeetan

Eskaera

Hauteskunde-prozesuaren deialdiaren eta hauteskunde-egunaren artean aldi baterako atzerrian egonda sufragio eskubidea baliatu nahi duten hautesleek, prozedura zehatz bat jarraituz egin dezakete.

Bete enbaxadan edo kontsulatuan, edo webgune honetako “INFORMAZIO OROKORRA” atalean aurkitu ahal izango duzun eskari-inprimakia. Inprimakia zuzenean aurkeztu behar da kontsulatuan edo enbaxadan.

Eskaria egin ahal izateko kontsularen matrikulan ez-egoiliar bezala izena emanda egon beharko da.

Bi izapideak (eskaera eta izena ematea) batera egin daitezke.

Prozedura

Hautesle-erroldaren bulegoak honako hauek bidaliko dizkizu:

  • informazio-orri bat.

  • Hautagai guztien boto-paperak eta deitutako prozesu guztietarako bozkarako gutun-azalak.

  • Hautesle-erroldan izena emanda egotearen ziurtagiria.

  • Dagokion hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azal bat.

  • Botoa postaz bidaltzearen gastuak itzultzeko inprimakia.

Hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean hau sartu:

  • Bozkatzeko gutun-azalak, boto-aukerarekin.

  • Errolda-ziurtagiria.

  • Hala nahi izanez gero, bidalketa-gastuak itzultzeko inprimakia, beteta.

Bidali gutun-azala posta ziurtatuz; uztailaren 19ra arte egin ahal izango duzu.

Boto horiek baliozkoak izan daitezen, ezinbestekoa izango da gutun-azalean dagokion Estatuko posta-bulego bateko zigilu-marka edo beste inskripzio ofizialen bat argi eta garbi agertzea, aurreikusitako epearen barruan bidali dela egiaztatzeko.

Enbaxadari edo kontsulatuari buruzko informazio gehiago: www.exteriores.gob.es(Leiho berri bat ireki egingo da) eta www.ine.es(Leiho berri bat ireki egingo da)