Hauteskunde-prozesua behar bezala garatzeko, funtsezkoa da posta-operadore batek parte hartzea.
La Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, Sociedad Anónima Estatuak posta-zerbitzu unibertsala emateko izendatutako operadorea da. Gobernuak zerbitzu publikoak eskaintzeko betebehar batzuk ezar diezazkioke, hauteskunde-prozesuen garapen normala babesteko beharrezkoa denean (43/2010 Legearen 22.5 artikulua).
Ezarpen hori azken prozesuetan egin izan Ministro Kontseiluaren akordio bidez.
Akordio hauetan ezartzen diren betebeharrak prozesua deitu ondoren gauzatu behar diren eta prozesua garatzeko bereziki garrantzitsuak diren jarduketak dira, bidalketen premia eta ezaugarriengatik eta hauteskunde-dokumentazioa zaintzeak dakarren garrantziagatik.
Betebehar eta jarduketa horiek honako hauei buruzkoak dira:
Eskubidea era horretan baliatzen duten hautesle guztien posta bidezko botoa, bai Espainiatik bai atzerritik.
Ontziratutako langileen, ontziratutako Indar Armatuetako langileen edo defentsa nazionalarekin lotutako salbuespenezko egoeretan dauden langileen botoa.
Espetxeetako pertsonen botoa.
Hautesle Erroldaren Bulegoak egindako bidalketak.
Alderdi politikoen hauteskunde-propagandaren bidalketak.
Hauteskunde-mahaietan hauteskunde-agiriak jasotzea.
Betebehar horiek ezartzea konpentsatu egin behar da; hau da, hauteskunde-prozesuan parte hartzen dutenek posta-zerbitzuak erabiltzen badituzte, ez dute zuzenean inolako kosturik ordaindu beharko. Horrek ez du esan nahi kosturik ez dutenik, hauteskunde-aurrekontuak barne hartzen baitu.