Hauteskunde-administrazioa

Hauteskunde Administrazioa arduratzen da hauteskunde-prozesuaren eta berdintasun-printzipioaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatzeaz.

Hauteskunde-mahaiek eta hauteskunde-batzordeek (zentrala, probintziala, eskualdekoa eta, hala badagokio, autonomia-erkidegokoa) osatzen dute Hauteskunde Administrazioa.

Hauteskunde Batzorde Zentralak Madrilen du egoitza; izaera iraunkorreko bakarra da, eta Auzitegi Goreneko 8 magistratuk eta Zuzenbideko edo Zientzia Politikoetako eta Soziologiako 5 katedradunek osatzen dute.

Probintziako hauteskunde-batzordeek probintzia-hiriburuetan dute egoitza, eta honako hauek osatzen dituzte: dagokion probintzia-auzitegiko hiru kide, magistratu eta magistratuk, eta probintzian bizi diren Zuzenbideko edo Politika Zientzietako eta Soziologiako katedradunen, irakasle titularren edo ospe handiko legelarien artean Hauteskunde Batzorde Zentralak proposatutako bi kidek.

Eskualdeko hauteskunde-batzordeen egoitza barruti judizialetako buru diren herrietan dago, eta batzorde horietako bakoitza ondorengo hauek osatzen dute: lehen auzialdiko edo instrukzioko epaile diren hiru batzordekidek, eta probintziako hauteskunde-batzordeak barruti judizialean bizi diren Zuzenbideko edo Zientzia Politikoetako eta Soziologiako lizentziadunen artean izendatutako bi batzordekidek.

Ceuta eta Melillako eskualde-batzordeek beren barrutietan metatzen dituzte probintziako hauteskunde-batzordeei dagozkien eginkizunak.

Egoitza Madrilen duen Hauteskunde Batzorde Zentralaz gain, probintzia bakoitzean probintziako hauteskunde-batzorde bat dago.

Azkenik, eskualdeko hauteskunde-batzordeak 1979ko hauteskundeetan alderdi judizialeko buru izan ziren 303 herrietan kokatzen dira. Ceuta eta Melillako eskualde-batzordeek beren barrutietan metatzen dituzte probintziako hauteskunde-batzordeei dagozkien eginkizunak.

Diputatuen Kongresurako edo Senaturako hauteskundeetan, probintziako hauteskunde-batzordeen eskumenekoak dira hautagaiak aurkeztu eta aldarrikatzeari buruzko eragiketa guztiak, bai eta boto-zenbaketa orokorrekoak eta abarretakoak ere.