Hauteskunde-parekotasuna

Hauteskunde-parekotasuna dagoela esaten da, ordezkaritza politikoan emakumezkoen eta gizonezkoen presentzia orekatuta dagoenean.

Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoak (aurrerantzean LOREG) hauteskunde-zerrendak era orekatuan osatzea exijitzen du, honakoetara aurkeztean: Diputatuen Kongresurako hauteskundeak, Tokiko hauteskundeak, Uharteko Kontseiluetarakoak, Kanariar Uharteetako Kabildoetarakoak, Europako Parlamenturakoak eta Autonomia Erkidegoetako Legebiltzarretarako hauteskundeak.

Osaera orekatua izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Diputatuen Kongresurako hauteskundeetarako zerrenda osoan, eta betiere 5 postuko tarte bakoitzean, sexu bateko edo besteko hautagaiak ezingo dira % 40 baino gutxiago izan.

  • Senaturako hautagaitzak zerrendetan biltzen direnean, zerrenda horiek ere emakumeen eta gizonen osaera orekatua izan beharko dute, batzuen eta besteen proportzioa zenbaki-orekatik ahalik eta gertuen egon dadin.