Diputatuen Kongresua Gorte Nagusiak osatzen dituzten bi ganberetako bat da, eta Konstituzioak eginkizun eta ahalmen garrantzitsuak erreserbatu dizkio.
Kongresuak Gobernua eratzea baimentzen du, hark kargua uztea eragin dezake, legegintzako eta aurrekontuetako proiektuen lehenengo izapidetzeaz arduratzen da, eta Senatuak legegintzako testu horiei buruz egindako zuzenketak edo betoak berretsi edo baztertu behar ditu.
350 diputatuk.
Diputatuak honela banatuta daude probintzien arabera: Berrogeita hamar probintzietako bakoitzari, hasteko, gutxienez bi diputatu dagozkio. Ceuta eta Melilla hiriek diputatu bana hautatzen du.
Gainerako 248 diputatuak berrogeita hamar probintzien artean banatzen dira, beren biztanleriaren arabera.
Hauteskundeetarako deialdiaren errege dekretuak zehazten du probintzia bakoitzean aukeratu beharreko diputatu kopurua.
Diputatu guztiak sufragio unibertsal, aske, berdin, zuzeneko eta sekretuaz aukeratzen dira. Probintzia bakoitzean, deialdiaren errege dekretuan zehaztutakoari jarraituz, dagokion diputatu kopurua aukeratzen da.
Alderdi politikoek beren hautagaiak zerrenda itxietan aurkezten dituzte. Hartara, hauteskundeen egunean hautesleek ezin dituzte hautagai indibidualak hautatu, ez eta zerrendetako ordena aldatu ere; aldiz, aukeratutako alderdiaren boto papera hartuko dute, eta dagokion gutun azalean sartuko.