Aldi baterako atzerrian dauden hautesleentzat (ERTA) posta bidezko botoa eskatzeko epea ekainaren 29ra arte luzatuko da.
Aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleek botoa postaz emateko eskaera (ERTA) (PDF): Castellano, Català, (Leiho berri bat ireki egingo da) Galego (Leiho berri bat ireki egingo da) , (Leiho berri bat ireki egingo da) Euskara (Leiho berri bat ireki egingo da) , Valencià (Leiho berri bat ireki egingo da)
Informazio-orria (PDF): Castellano, Català, (Leiho berri bat ireki egingo da) Galego (Leiho berri bat ireki egingo da) , (Leiho berri bat ireki egingo da) Euskara (Leiho berri bat ireki egingo da) , Valencià (Leiho berri bat ireki egingo da)
Hauteskunde-prozesu baten deialdiaren eta bozketa egunaren artean aldi baterako atzerrian dauden hautesleek, botoa eman nahi badute, aldez aurretik eskatu beharko dute.
Eskaera-orria kontsulatuetan eta enbaxadetan aurkituko duzu, eta hemen deskarga dezakezu.
Betetako eskaera-orria zuzenean entregatu beharko da kontsulatuan edo enbaxadan.
Eskaera egin ahal izateko, kontsuletxeko matrikularen erregistroan ez-egoiliartzat izena emanda egon behar duzu. Bi izapideak (eskaera eta izena ematea) batera egin daitezke.
Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 24an amaituko da (ekainaren 29ra arte luzatu da epea) barne)
Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaliko dizu botoa emateko dokumentazioa.
Bidalketak betiere uztailaren 11 baino lehen egin beharko dira. Epe horri, dokumentazioa atzerrian helbidera iristeko behar den denbora gehitu beharko zaio.
Zertan datza Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaltzen duen hauteskunde dokumentazio hori?
Hautesleak bere boto-aukera hautatu beharko du:
Gero, hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean ondorengo hau sartuko du:
Uztailaren 19ra arteko epea duzu gutun-azal hau posta ziurtatuaren bidez bidaltzeko.
Boto horiek baliozkoak izan daitezen, ezinbestekoa izango da gutun-azalean dagokion Estatuko posta-bulego bateko zigilu-marka edo beste inskripzio ofizial bat argi eta garbi agertzea, aurreikusitako epearen barruan bidali dela egiaztatzeko.
Correos enpresako zerbitzuak bozketaren egunera arte gordeko ditu hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutunak, eta goizeko 9:00etan eta egun bereko 20:00ak arte helaraziko du.
Informazio gehiago duzu enbaxadan edo kontsulatuan Kanpo Arazoetako Europako Batasuneko eta Lankidetzarako ministerioaren webgunean eta EINen webgunean