GARRANTZITSUA: Botoa emateko identifikazio pertsonala
JEC 5/2023 Instrukzioa (2023ko ekainaren 9ko BOE)
Norberak entregartu behar du Correos-eko bulegoetan.
Botoa emango duen hautesleak pertsonalki entregatu beharko du, bozkatzeko dokumentazioa, nortasun agiria, pasaportea edo beste identifikazio-dokumentu batekin identifikatuta.
Baimena hautesleak ezin duenean entrega pertsonalki egin.
Kasu horretan, boto-emaileak sinatuta dagoen baimena eman beharko dute, entrega beste pertsona batek egin dezan bere izenean. Horrez gain, bere nortasun agiri nazionalaren, pasaportearen edo beste identifikazio-agiri ofizial baten fotokopia beharko ditu.
Uztailaren 20ra arte luzatu da posta bidez botoa emateko epea, Correos bulegoen ohiko irekiera-ordutegietan
Posta bidezko boto elektronikoaren eskaera aurkezteko, honako hau eskatuko dizute:
Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa eta AutoFirma (aplikazioa instalatuta edukitzea).
Chrome, Firefox edo Safari bertsio bat erabiltzea gomendatzen da AutoFirma-k zure sistema eragilearen arabera behar duena (ikus AutoFirma-rekin batera deskargatzen den instalazio-dokumentazioa).
Onartzen diren ziurtagiriak
Aurrez aurreko eskaera:
Inprimakia deskargatzen (PDF): Castellano, Català, Galego, Euskara, Valencià
Informazio-orria (PDF): Castellano, Català, Galego, Euskara, Valencià
Correos-eko bulegoetan, bozkatzeko inprimakia eskatuz. Behar bezala beteta, pertsonalki entregatuko da Correos-eko edozein bulegotan nortasuna egiaztatuz sinadura egiaztatzeko horrela eskatzen duen bulegoan dagoen pertsonaren aurrean. NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuko da (izan ere titularraren argazkia eta sinadura baitute; ez da fotokopiarik onartuko).
Eskaerak egiteko epea maiatzaren 30etik uztailaren 13ra bitartean izango da.
Correos enpresako zerbitzuek eskaera-orri bete hori Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko dute. Bulego horrek dagokion oharra egingo du erroldako zerrendetan. Beraz, posta bidezko botoa eskatzen duenak, eskaera onartzen bazaio, JADA EZIN DU AURREZ-AURRE BOZKATU.
Jarraian, Hautesle Erroldaren Bulegoak, posta ziurtatuz, eskaera-inprimakian adierazitako helbidera gutun-azal bat bidaliko du, honako agiri hauek dituena:
Dokumentazio hori, era berean, eskatu duen pertsonak jaso beharko du, bere nortasuna egiaztatu eta gero. Bere helbidean ez balego, dagokion Correoseko bulegora joan beharko du dokumentazioa jasotzera.
Hautesleak bere boto-aukera hautatu beharko du:
Diputatuak aukeratzeko, aukeratutako hautagaitzari dagokion txartela sartuko du botoa emateko gutun-azal zurian.
Senatariak aukeratzeko, nahi dituen hautagaiak markatuko ditu zerrendan, boto-txartelean datozen jarraibideei jarraiki. Ondoren, boto-paper hori sepia koloreko gutun-azalean sartuko du.
Jarraian, hurrengoa sartuko du hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean:
Uztailaren 19ra arte daukazue (uztailaren 20ra arte luzatuko da), gutun-azal hau posta-bulegoan, identifikatu ondoren, entregatzeko.
Pertsonalki joaterik ez baduzu, NANaren, pasaportearen edo beste identifikazio agiri ofizial baten fotokopia batekin batera baimena eman beharko duzu.
Bidalketa hori doakoa da; izan ere, Barne Ministerioak ordainduko dizkio posta-operadoreari bidalketa horiek, hauteskunde-aurrekontuaren bidez.
Kontuan izan behar da ez dela beharrezkoa posta-bulegora zuzenean joatea bozketako gutun-azala ziurtatzera, baizik eta beste pertsona batek joan ahal izango duela zure izenean (Hauteskunde Batzorde Zentralaren erabakia, 1995eko maiatzaren 10ekoa).
Correoseko zerbitzuak bozketa-egunera arte gordeko du hauteskunde-mahaiei zuzendutako korrespondentzia guztia, eta goizeko bederatzietan helaraziko die mahai horiei. Era berean, egun horretan jasotzen dena helarazten jarraituko du, 20:00ak arte. Correoseko zerbitzuak jasotako dokumentazio guztiaren erregistroa eramango du, eta hauteskunde-batzordeen esku egongo da.
Bozketarako ezarritako eguneko 20:00ak eta gero jasotako gutun-azalak eskualdeko hauteskunde-batzordera bidaliko dira (eta suntsitu egingo dira).
Uztailaren 23an, 20:00etan, hauteskunde-mahaian azken pertsonak botoa eman ondoren, postaz bidalitako boto-paperak dituzten gutun-azalak sartuko dira dagokion hautetsontzian. Horretarako, urrats hauei jarraitzen zaie:
Uztailaren 23an, 20:00etan, hauteskunde-mahaian azken hautesleak botoa eman ondoren, postaz bidalitako boto-paperak dituzten gutun-azalak sartuko dira dagokion hautestontzian.
Horretarako, urrats hauek egin behar dira: